“Ni Singular Naiz” Debagoiena eskualdean

Gaur goizean, Arrasaten egindako prentsaurrekoan, “Ni Singular Naiz” kanpaina aurkeztu da, non Singular Dendak gisa aitortutako Gipuzkoako 100 saltokik baino gehiagok parte hartzen duten.

Debagoienako 9 Arrasatekoak dira eta 3 Oñatikoak.

Ekintza Maria Ubarretxenak (Arrasateko alkatea), Xabier Igartuak (Oñatiko Udaleko Sozioekonomia Saileko zinegotzia) eta Maite Valmasedak (Gipuzkoako Merkataritza Federazioko zuzendaria) aurkeztu dute, Singular Dendak markak eskualdean duen enbaxadorearekin batera: Markel Irizar txirrindulari ohia.

Singular Dendak marka sozialki bere oinarrian dituen balioetan kokatu nahi dugu, eta bezeroarekin konplizitatea sortu, hiriko tokiko merkataritza balioesten duena, balio erantsi berezia eskaintzen diolako. Azken batean, egiteko, bizitzeko eta pentsatzeko modu batekin koherentzian erosiz sentitzen delako berezia. Merkataritza Federazioko zuzendariaren arabera, produktu bereziak ikusaraztea da kanpaina honen helburua. Kanpaina bihar, ostirala, hasiko da, urriaren 11n, astebetez.

Establezimendu bakoitzak identifikatzen duen produktu edo zerbitzu hori hautatu du. Produktu edo zerbitzu horrek saltokiak helarazten dituen balio horiek biltzen ditu, eta bere dendan ikusgai egongo da, kanpainako beste elementu identifikatzaile batzuekin batera: argi-kutxa bat, Ni Singular Naiz etiketa poltsa eta eskualdeko Singular Dendak biltzen dituen gida bat. Gida hori eskualde bakoitzeko turismo-informazioko gune nagusietan, hoteletan, museoetan eta abarretan kontsultatu ahal izango da.

Hautatutako produktuekin bezeroen leialtasuna sarituko da.

Itziar Alduntzinek aurkezten duen Gipuzkoako Kale Nagusia (Onda Vasca) programak parte hartzen duen saltoki bakoitzari buruzko galderak helaraziko dizkie egunero entzuleei, eta zozketa bat egingo da erantzuna asmatzen duten entzuleen artean. Era berean, sare sozialen bidez, Ni Singular naiz

Maria Ubarretxenak azpimarratu duenez, Arrasateko ekonomia bultzatzea eta sustatzea gure lanaren ardatz nagusietako bat da, jarduera ekonomikorik gabe ez baitago enplegu-aukerarik eta enplegurik gabe, nekez izango dugu ongizaterik. Jarduera ekonomiko orok du bere garrantzia, baina merkataritza bereziki garrantzitsua dela esan dezakegu; izan ere, ekonomiari eta enpleguari ez ezik, udalerriko bizitzari eta zerbitzuei ere eragiten die. Saltoki txikiak produktuez eta bizitzaz hornitzen du udalerria, eta, hori gabe, Arrasate ez litzateke izango dena.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.