Zubieta liburu-denda diziplina anitzeko espazioa da; liburuak saltzeaz arduratzen da nagusiki, eta, hala, irakurketaren inguruko kultura garatzen du.

Adolfo Lópezek zuzentzen du saltoki historiko hau, eta hiriaren erdigunean dago. Topagune honetan, lan hautatuen bidez, irakurzaletasuna eta liburuaren inguruan unibertso oso bat eraikitzen duten hainbat ekitaldi uztartzen dira. Autore ez-komertzialen liburuak eta argitaletxe independenteak dira bertako espezialitatea.

Lanaren alderdi sozialari dagokionez, bezeroekiko komunikazioa da lan horren eragile. Hori dela eta, Gipuzkoako mila pertsonak baino gehiagok osatzen duten datu-basea dauka, ekintzez gozatu ahal izateko informazio etengabea jaso dezaten.

Horrenbestez, literatur munduko pertsona ezagunek eta literaturaren esparruko hautaketa independente eta desberdinak ezaugarritzen dute Zubieta liburu-dendaren nortasuna.

HARREMANETARAKO

Calle Reyes Catolicos , 3
20006    Donostia- San Sebastián

943 42 70 08