Goi-mailako moda eta osagarriak dituen Tolosako boutiquea da Xok’s Osagarriak.

2015ean ireki zituen ateak, eta jada kalitatezko denda bilakatu da Xok’s, bai produktuen akaberari dagokionez, bai bezeroari ematen dion arreta eta aholkularitzari dagokionez. Marken hautaketa bikainak bermatzen du kalitatearen aldeko konpromiso hori. Marka horien artean daude, besteak beste, Tour, Garvalin eta Agatha Ruiz de la Prada ospetsuak.

Emakumeentzako arropa eta osagarriez gain, haurrek ere badute lekua Xok’s dendan: jaioberrientzako eta haurrentzako oinetako eskaintza zabala dago, pediatria-egiaztagiriarekin, baita haurrentzako puntuzko arropa ere, jada sortutako jantziak edo enkarguz eskatuak. Horregatik guztiagatik, pare bat urte soilik behar izan ditu Tolosako denda honek sektoreko erreferente bihurtzeko.

HARREMANETARAKO

Nafarroa hiribidea, 14
20400  Tolosa
943 11 94 29

Facebook Xok`s Osagarriak