Neurrira egindako bidaiak eskaintzen ditu VIAJAR A LA CARTA bidaia-agentziak, «artisau eran» lan eginda.

Donostiako agentzia honetara gerturatzen direnek helmuga paregabe bat ezagutu nahi dute beren bizitzako une berezi batean, bidaia ahaztezin horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko helburuarekin.

Pertsona horien artean, eztei-bidaia egin nahi duten bikoteak, seme-alaba nerabeak dituzten familiak, adin ertaineko bikoteak eta lagun-taldeak daude nagusiki.

VIAJAR A LA CARTA bidaia-agentziaren ezaugarri preziatuenen artean, hauek nabarmendu behar dira: aholkularitzaren zintzotasuna, bidaia bakoitzari eskaintzen dioten denbora eta, batez ere, helmugen inguruan duten lehen eskuko ezagutza sakona, bezeroak, hautatzeko orduan, ahalik eta informazio gehien eta fidagarritasun handiena izan dezan.

HARREMANETARAKO

Peñaflorida, 14
20004    Donostia-San Sebastián
943 44 04 20

https://www.viajaralacarta.info/