Tamayo paper-denda saltoki paregabea eta berezia da, gizartearekin, ingurugiroarekin, artearekin eta kulturarekin konprometitua.

Negozio berezia dela egiazta dezakegu, 30.000 produktu baino gehiago saltzen baitira bertan: oparietarako papera, paper teknikoa eta sormenerako papera; eskulanetarako materiala; Arte Ederren marka eta deskontu hoberenak; idazketarako pieza bakarrak, eskola-materiala eta berezko estiloa duen bulegorako beharrezko guztia.

Baina Tamayok ez du nahikoa eskaintza horrekin, saltoki arduratsua eta gizartearekin konprometitua ere bada eta. Irabazi-asmorik gabeko entitateekin batera hainbat pintura-lehiaketa antolatzeaz gain, Zipristin bere ekimenarekin laguntzen du, artearen eta kulturaren bidez gizartea hobetzeko. Horren guztiaren ondorioz, Tamayo paper-denda erreferente izan da Gipuzkoako gizartean, eta hala izaten jarraitzen du.

HARREMANETARAKO

Legazpi Kalea, 4
20004    Donostia- San Sebastián

943 42 65 89

http://www.tamayo.es/