STYL Boutique N&L 1983an sortu zen proiektu baten jarraipena da, emakumeari, modari eta irudiari eskainitako espazioa. N&L Nora eta Laura gara, ahizpak eta bazkideak. Nork bere aldetik hasi genuen gure karrera profesionala. Ibilbide desberdina egin genuen, bakoitzak hiri batean, baina betiere helmuga berarekin: azokak, moda, estilismoa…eta STYL, gure ama Rosaren boutiquea.

Duela urte batzuk bide berri honi ekin genion, orain STYL Boutique N&L, eta atsegin handiz partekatzen dugu.

HARREMANETARAKO

Etxaide Kalea, 7
20005    Donostia- San Sebastián

943 42 06 99

https://stylboutique.com/