Salanort arrain- eta olagarro-kontserben saltokian Getariako arrantza-portuaren funtsa aurkituko duzu.
Arrantzale-herri horren erdigunean bertan dago berezko marka duten antxoa-, mendrezka- eta olagarro-kontserben katalogo zabala eskaintzen duen saltoki hau. Salanortek betidanik zaindu du artisau eran egindako kontserben tradizioa. Kalitate goreneko produktuak sortzen ditu, betiere kalitate-estandar zorrotzenek bermatuak.
Gainera, Salanorten produktuez gain, gure lurraldeko produktu hautatu hoberenenak aurki ditzakegu. Eta guztiek dute EAEko, Nafarroako edo Iparraldeko jatorri-deitura, benetako zaporearen bermea. Horregatik, besteak beste, Getariako txakolina, Idiazabalgo gazta edo Tolosako teilak eta zigarretak aurkituko ditugu. Zaporea, tradizioa eta zentzumenen gozamena.