Realaren dendak bat egiten du lehen mailako klubaren eguneroko emozio eta lanarekin.
Anoeta estadioaren azpiko instalazioetan, Realaren denda tenplu bilakatu da talde gipuzkoarraren eta, oro har, futbolzale guztientzat. Bertan, klubaren material ofizial guztia aurki dezakegu, kirol-materialaz eta oroigarri originalez gain, nonahi gaudela ere, futbol-taldea gurekin eramateko.
Gainera, klubeko bazkideek hainbat abantailaz gozatzeko aukera dute produktuak erostean. Informazio hori eta gehiago eskuratzeko, futbol-talde historikoa inguratzen duen guztian espezializatutako lantaldea aurkituko dugu dendan bertan.