Artisau eran egindako izozkien denda da Papperino, Italiako benetako zaporea duten produktuena.
Izozkigile-familia batean jaio zen Papperino, don Vittorio Brancone aitona buru zela. Izozkigintzaren tradizio italiarra eta Branconeren izozki-ekoizpen tradizionalaren artea oinarritzat hartuta, 1994an ireki zituen ateak denda honek, Irunen.
Geroztik, izozkigintzarako grina izan da enpresa honen motorra, eta aurrerapena eta bilakaera etengabea izan ditu, bai produktuak ekoizteko teknika berriei dagokienez, bai izozkien zapore eta lehengai berrien bilaketa nekaezinari dagokionez.
Errezeta tradizionalei lanaren, ahaleginaren eta berrikuntzaren bidez bizirik nola eusten zaien erakusten duen adibide ezin hobea da.