Irungo Olalla lentzeriak 25 urtetik gora daramatza emakumeentzako lentzeria-aukera hoberena eskaintzen.
Ez da erraza, mende laurden igaro ostean, saltoki bat bizirik mantentzea, eta oraindik gutxiago emaitza onekin, baina Olalla lentzeriak hori lortu du. Formula erraz bezain konplexua dauka: une oro kalitatezko produktuak eskaintzeko eta estiloen eta neurrien inguruko aholkularitza pertsonalizatua emateko erronkari erantzutea, bezeroen eguneroko beharretara moldatuta.
Negozio hau hitz gutxitan definitu beharko bagenu, xehetasunekiko arreta gogotsua aipatu beharko genuke; izan ere, horri esker mantendu da denda berezi hau gaztetasun betean.