Moda-joeren saltoki abangoardista da N Store.
Donostiako denda honek moda bizitzaren ikuspuntua islatzen duen elementu berezi eta pertsona bakoitzaren nortasunaren arabera lantzen den elementu gisa baloratzen duten emakumeak erakartzen ditu.
KIONITA markako –N Storeren sortzaileak berak sortua eta zuzendua– bainujantzi paregabeak eskaintzen ditu denda berezi honek. «Joera» eta «benetakotasuna» balioak defendatzen dira denda honetan, eta hori da, hain zuzen, bezeroek gehien estimatzen dutena.
Sartu bezain laster, parekorik ez duen espazio batean murgilduko gara, eta modaren espirituak bereganatuko gaitu, ehunen eta koloreen bidez.
Bainurako bere markako jantziak saltzeaz gain, emakumeentzako osagarrien eta modaren marka independenteen aukera ere badago. Eskaintza hori, jantziak neurrira egiteko lantegiaren zerbitzuarekin osatzen du.