Munduko eskualde ekoizle hoberenetik datozen teak eta infusioak hautatzen ditu MY TEA dendak.

Tearekiko eta haren milaka urteko historiarekiko grinaren emaitza gisa sortu zen MY TEA.

Bost urte baino gehiago igaro ondoren, erreferentziazko saltokia bilakatu da dagoeneko, arretaz hautatutako te beltz, berde, gorri, zuri, oolong, ongizate-infusio eta rooibos teei esker.

Toki atsegina eta lasaia eskaintzen du dendak. Bertan, ikusteko, usaintzeko eta aholkularitza jasotzeko aukera izango du bezeroak, te edo infusio aproposena hautatu ahal izateko, eta prozesu hori zentzumenen esperientzia bilakatzeko.

Bezero gero eta ugariagoak zaintzeaz eta arreta handiz tratatzeaz gain, dendatik kanpo ere lan egiten du MY TEAk, Michelin izarrak dituzten jatetxeetan edo sukaldaritza-eskoletan. Zapore hoberenen eta teari zein infusioei loturiko aurkikuntzen konbinazioak sortzen ditu haientzat.

HARREMANETARAKO

Etxaide, 6
20005   Donostia-San Sebastián
843 98 20 33

https://www.casamytea.com