Produktu-kopuru eta -mota gehien dituzten Euskadiko ardotegien artean dago Mendibil.
Irunen dago 300 metrotik gorako saltoki moderno hau. 1894az geroztik, lau belaunaldik mantendu dute bizirik negozioa, eta bezero leialak ditu Bidasoko bi aldeetan.
Hiru mila ardo, likore eta destilatu motez gain, olio, kontserba eta turroi aukera paregabea aurkituko dugu, estatuko marka hoberenetakoak.
Mendibil ardotegiko produktu guztiek barne dastatze-prozesu bat igarotzen dute, kalitatea bermatze aldera, eta bezeroek langileen aholkularitza zabala eta sakona jaso dezaten.