Euskal produktuen denda da Donostiako Lurlan Boulevar, kalitate eta freskotasun handiko eskaintzan espezializatua.
Saltoki honen helburua da bertako ekoizpenak kontsumitzaileari zuzenean helaraztea, bitartekorik gabe. Horregatik, Lurlan Boulevarreko bazkide guztiek ezinbestean ekoiztu behar dute lehengaia, eta, horrez gain, lehengaiaren eraldaketaren eta produktuen merkatu-aurkezpenaren arduradun zuzenak izan behar dute.
Hainbat produktu fresko aurkituko ditugu, besteak beste, haragia, hestekiak, arrainak, lekaleak eta frutak. Gazta ere eskaintzen dute –produkturik ospetsuena da–, eta esnekiak eta arrautzak. Alde nabarmena dago supermerkatuan aurkitu ditzakegun produktuekin. Egunero erabiltzen diren produktu horietan alde handia sumatuko duzu, benetako euskal gastronomiaren erakusle.