Kalitate handiko kosmetikan espezializaturik dago Lirain lurrindegia.
Lurrindegiaren edozein dendatan sartu bezain pronto –Ordizian, Tolosan edo Beasainen–, lurrin-usainak inguratuko gaitu, erosketa-esperientzia paregabeari hasiera emateko. Bezeroari tratu fina emateko helburuarekin, lurrinak, punta-puntako makillaje-produktuak eta moda-osagarriak aurkituko ditugu.
Espero duzun baino gehiago aurkituko duzu Lirainen, ez soilik produktuetan, baizik eta bertako lantalde saiatuaren aldetik ere bai. Estetika-aholkulari espezializatu eta kualifikatuek osatzen dute lantalde, bezeroak ahalik eta gehien zaintzeko helburuarekin, betiere.