Ekitaldietarako soinekoen diseinuan, patroigintzan eta neurrira egindako jantzigintzan espezializatutako estudioa da Leire Santillán.
Hogeita hamabost urtetik gorako joskintza-tradizioak bermatzen du adin ertainetik aurrerako eta, nagusiki, Urretxu inguruko emakumeentzako saltoki hau. Bertan, kalitate-estandar altuekin egindako lana aurkituko dute, bezeroa ezagutzeko ahalegin handiari esker gauzatua, haren morfologia, bizi-ohiturak eta, batez ere, merkatuko joerak kontuan hartuta.
Horrek guztiak, amaierako produktuaren balioa-prezioa erlazioarekin eta hurbileko tratuarekin batera, osatzen du Leire Santillánen arrakasta, egun berezietarako gurariak betetzeko tokia.