Espazioaren diseinuaz eta dekorazioaz arduratzen den espazioa da Klaus.

Sortzaileek, Beak eta Maríak, objektu ederrekiko eta ondo egindako lanarekiko zaletasuna erakusten dute, eta horren emaitza da, hain zuzen, saltoki hau. Bertan, diseinatzaile eta sortzaile independenteen pieza apaingarrien hautaketa zaindua aurkituko dugu, baina, horrez gain, espazioak zaharberritzeko proiektuak egiteko eta aholkularitza estetikoa jasotzeko aukera izango dugu.

Sortzaileek arreta handia eskaintzen diote proiektuari. Beren esperientziaren emaitza gisa sortu zen, bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko espazio atsegin eta funtzionalak sortzeko grinarekin, eta bezeroen beharretara moldatuta. Eta, lan horrekin batera, apaintzeko eta oparitzeko objektu ugari eskaintzen dira, edertasunaren eta jatorriaren arabera hautatuak. Horrek negozio berezia eta desberdina egiten dute Klaus.

HARREMANETARAKO

Estación, 3
20600    Eibar
943 10 58 10

http://klauseibar.com/es/