Jaioberrientzako eta haurrentzako jantzietan espezializatutako denda da Khloe Baby Clothes.

Eibarren duen dendan, haurrentzako jantzi-sorta zabala eta landua eskaintzen digu saltoki moderno honek, neskatoentzat, nagusiki. Nortasuna eta zerbait berezia duten haur-markak arretaz eta kontuz hautatzeko lan etengabearen emaitza da, gaztetxoenek berezko estilo gaurkotua izan dezaten.

Gainera, Khloek joera digitalak jarraitzen ditu, eta online denda erosoaren bidez, katalogoa ikus dezakegu, eta jantziak, oinetakoak eta osagarriak eros ditzakegu.

HARREMANETARAKO

Zuloagatarren 7 bajo
20600 Eibar
655 702 013

http://www.khloe.com