Mendiaren emozio guztia biltzen du Izadi Kirolak dendak, negozio bakarrean.

Profesionalentzat zein hasiberrientzat, Donostiako saltoki honetan denetarik aurkituko dugu, besteak beste, hotzari aurre egiteko arropa zein mendirako materialik gogorrena. Produktu ugari dituzte, erosteko zein alokatzeko: moda, eskiatzeko materiala, zeharkaldietarako larrua eta askoz gauza gehiago.

Mendiko kiroletan espezialistak eta naturaren maitaleak dira, eta liburu zein kartografia espezializatuen eskaintza zabala dute. Gainera, edozeinek har dezake parte antolatzen dituzten espedizioetan; informazioa eskatu besterik ez da egin behar, dendan bertan edo web orriaren bitartez.

Kalitatea, langileen grina eta eskaintzen diren produktuen inguruko aholkularitza direla eta, saltoki hau erreferente bilakatu da hirian. Hala, ehunka pertsona gerturatzen dira soluzio bila, eta, hori lortzeaz gain, erosketa atsegina egiten dute.

HARREMANETARAKO

Usandizaga, 18
20002   Donostia-San Sebastián
943 29 35 20

http://www.izadi.net/