Donostiako usaimen-laborategi aparta, berezia eta bakarra. Usain-probatze gidatuak eta esperientzia berezi eta bikainak eskaintzen ditugu dendan bertan.
Lurrin-biltegi moduko bat gara, Donostiako erdigunean kokatua, Kontxako hondartzaren ondoan (bai, gure atetik itsas brisa usaintzeko zortea dugu), eta txoko paregabe horretaraino ekarriko ditugu izugarri gustuko ditugun lurrinak, kremak, makillajea, etab. Izan ere, horiek zurekin partekatzea da gogokoen duguna.