Bertakoa unibertsala dela uste dugu Hondarribia Kontserbak enpresan. Kalitateak ez duelako mugarik. Eta gertutasunaren eta lanketa zainduaren emaitza da kalitatea. Horren adibide dira guk banatzen ditugun produktuak, 150 kilometroko inguruan arreta handiz landuak, betiere kalitate goreneko lehengaiekin. Bertako produktuak arretaz hautatzen dira bezeroentzat, kalitate gorena eta esklusibotasuna bermatzeko.

Gure espezialitateen artean, Kantauriko arraina nabarmendu behar da: antxoa, hegaluzea, mendrezka, sardina txikia, olagarroa… Guztia artisau eran prestatua.

Herrialdeko gaztak ere gure nortasunaren ikurretako bat dira. Ekoizle txikiek artisau eran landutako gaztak, nazioartean sarituak,jatorri-deitura dutenak Idiazabalgo gazta, Erronkariko gazta, Los Camerosko ahuntz-gazta eta Ossau-Iratiko gazta.

Ez ditugu gure herrialdeko edariak ahazten; horien artean, berezko nortasuna duen txakolina nabarmentzen da, Getariako jatorri-deitura duena. Txakolin zuriaren uxuala, belar-uxuala edo -krema, artisau eran egindako sagardoa eta, nola ez, Tereren etxeko patxarana ere nabarmendu behar dira.

Zentzumenen gastronomiaren atea irekiko dizu Hondarribia Kontserbak enpresak. Sartu, bertako produktuez gozatu… eta produktu unibertsalak ezagutuko dituzu.

HARREMANETARAKO

Arma plaza, 8
20280    Hondarribia
943 64 61 87

https://www.conservashondarribia.com/es/