Zumarragan kokatutako erakusketa-estudio atsegina da Grupo Goiur, zaharberritze integraletan espezializatua.
Grupo Goiurrek 25 urtetik gora daramatza helburu batekin lanean: bezeroei zaharberritze-prozesuetan laguntzea, ondo egindako lanaren lasaitasuna eta segurtasuna eskainiz.
Laneko filosofiari dagokionez, argi daukate zerk duen garrantzi handiena: bezeroari ondo ulertzea eta haren beharrei konponbide egokia ematea. Modu horretan, zaharberritze-prozesuan autonomia handia izan behar du Grupo Goiurrek, prozesua azkarrago eta segurtasunez garatzeko.
Atsegin handia da bertara gerturatzea, hitz egin, eta proposamenak edo eskaintzen duten material aukera handia aztertzeko.