Garrapiñatu, turroi, txokolate eta karameluak artisau eran eta tradizionalean ekoizten espezializatutako saltokia da Garrarte.
1880an, Iruñean, hasitako familia-tradizioarekin jarraitzen dute Yolanda eta Angelinesek, gozokien benetako artisau gisa lanean. Gaitasun hori aitonaren jatorrizko errezetetan islatzen da, hainbeste hamarkadatan zehar ospe handia lortu baitute.
Baina Garrarteren esperientzia ez da Nafarroako eta Donostiako denda fisikoetan geratzen; izan ere, bi gozogintza-lantegi edukitzeaz gain, beren produktu historikoak etengabe eskaintzen dituzte lehen mailako artisau-azoka eta merkatu ugaritan.