Zumarragako harategia da Fernando Salegi, 0 km-ko haragiarekin egindako produktuetan espezializatua.
1988an hasi zen familia-tradizioarekin jarraitzen dute gaur egun. Kalitate goreneko haragia lantzeko filosofiarekin ireki zuten saltokia, bezeroei ondoen egokitzen zaien ekoizpenean oinarrituta.
Fernando Salegik haragia, haragi-produktuak, saltxitxak, txarkuteria eta aurrez prestatutako produktuak ekoizten eta saltzen jarraitzen du oraindik. Hala, Zumarragako eta inguruko jendea erakartzen du, eguneroko tratu hurbila, kalitatezko produktuak eta profesionaltasuna eskaintzen baititu,«Basque Label Harategiak» kategoriaren egiaztagiriak aitortzen duen bezala.