Optika- eta audiologia-zentro aditua da Donostiako Federópticos Idiakez.

Saltoki honetan aurkituko dugun aditu-taldeak urte asko daramatza bezeroen ikusmena eta entzumena ahalik eta hoberena izan dadin lan egiten, kasu bakoitza aintzat hartuta. Argi daukate, era berean, hori lortzeko zer bide hartu behar duten: kasu bakoitzaren azterketa pertsonalizatua eta adituen aholkularitza. Gainera, bezeroen bermea dute, haiek gogobetetze-mailari handia erakutsi baitute.

Optikarekin lotutako esparruari dagokionez, saltoki honetan argi daukate pertsona bakoitzak, egindako hautaketarekin, bakarra eta berezia dela sentitu behar duela. Horretarako, etengabe eguneratzen dute betaurrekoen eskaintza, begirada erakargarria eta hitzik gabe mintzatzen dena izateko betaurrekoen estilo eta diseinuari esker. Bestalde, lente progresiboetan espezializatuta egoteaz gain, audiologia-zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, punta-puntako teknika eraginkorren bidez.

HARREMANETARAKO

Idiakez, 3
20004   Donostia-San Sebastián
943 42 46 08

https://www.federopticosidiakez.com/