Elgoibarko Evoka Shoes estilo handiko oinetakoak saltzeaz arduratzen da 2013az geroztik.
Ia hamarkada oso bat igaro da negozioa abian jarri zenetik, helburu nagusi batekin: oinetakoen munduan azken joerak eskaintzea. Gero, «norberak aurki ditzala bere oinentzako oinetakorik aproposenak».
Berritasun eta estilo guztiak dendan biltzeko ahalegina egiteaz gain, egunez egun kemen handiz lan egiten dute bezeroekiko arretan, eta hori da, hain zuzen, dendaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Oinetakoen hautaketa argia egiten dute, eta egungo produktuak bilatzen dituzte. Hartara, erosketa bakoitza berezia eta zorionekoa izatea dute helburu, bezeroa beti itzul dadin, erosketaz gozatzera.