Euskal Herriko bitxi-marka da Eguzkilore, izen bereko euskal lore mitologikoan oinarritua.
Hala, eguzki-lorea da bertako diseinuen motibo nagusia. Bitxigintza-tradizioan oinarrituta, diseinu klasikoko bitxiak sortzen dituzte, baina bilduma modernoenak ere aurkituko ditugu, bitxigintzaren punta-puntako modan oinarritutako proposamen eta aplikazio berritzaileenekin.
Urrez eta, batez ere, lege-zilarrez egindako bitxiak dira Eguzkiloreren piezak, estilo zein bilduma askotakoak. Besteak beste, haurrentzako zein ezkontzetarako diseinuak eskaintzen dira, baita tokiko bitxiak, estilo handiko piezak eta urrezko bitxi txikiak ere. Izan ere, diseinu ederraz harago doaz Eguzkilore bitxiak, oinarri mitologiko, kultural eta sentimentala baitute.