Emakumeentzako hainbat marka eskaintzen ditu Domitila saltokiak.

Bertako moda-bildumekin, Emakumeari egunerokoan laguntzen dio Donostiako erdigunean dagoen saltoki honek. Horretarako, denborari loturik ez dauden jantziak aurkituko ditugu bertako eskaintzan, modernotasunari uko egin gabe. Bilduma bakanak eta xumeak dira, diseinua eta erosotasuna kontuan hartzen dutenak, eta emakume bakoitzaren dotorezia eta nortasuna agerian uzten dutenak.

Eta, hori guztia tratu hurbil, atsegin eta profesionalarekin osatzen da. Horren bidez, emakume bakoitzaren estilo perfektua lortu nahi da, eta, horretarako, ezinbestekoa da bezero bakoitzari aholku pertsonalizatua ematea.

HARREMANETARAKO

Bergara, 4
20005   Donostia-San Sebastián
943 43 45 12

http://www.domitila.es/