Talde-bidaietan espezializatuak egoteaz gain, aitzindariak gara «musika-bidaiak» antolatzen nazioarteko toki hoberenetan. Xehetasunez aztertzen dugu iradokitzen diguzun edozein helmuga, eta bikotekiderik ez dutenentzako bidaia esklusiboen berri izateko aukera ematen dizugu; izan ere, bakarrik bidaiatzea uste dugun baino ohikoagoa da gaur egun.
Hogei urte baino gehiago daramatzagu bezeroei txangoak eta bidaiak prestatzeko laguntza ematen, bidaia guztiz berezia sortzeko ideiarekin.
Zure bidaian partaide garela sentitu nahi dugu, eta bulegora egiten diguzun bisita bakoitzean edozein zalantza argitu nahi dizugu, erraza zein zaila izan. Bidaiariarekin komunikazio hobea eta berehalakoa errazte aldera, hainbat tresna jarriko ditugu zure eskura: telefonoa, COLÓN 14 Bidaiak agentziaren Whatsapp esklusiboa eta posta elektronikoa.