Duela hiru belaunaldi sortu zen CAVA NAVA saltokia, eta denboran zehar moldatuz joan da.

Denda gisa sortu zen, Gros auzoan 1942an, eta, geroztik, erretzearen arteari zuzendutako espazio sofistikatua bilakatu da, besteak beste.

Gros auzoko erreferente da CAVA NAVA, bezeroarekin duen tratu hurbilari esker, bai tabakoaren eta horren osagarrien eta opari berezi eta bakanen salmentan, bai loteriaren eta apustuen salmentan.

Gainera, estatuan ezaguna da, dendaren atzealdean duen puru-aukeragatik.

Sektorean aditua den jendea bertaratzen da, edizio mugatuak eta kalitatezko puruak bilatzera, baina bezero eta gustu guztientzako puruak ere badaude.

Erretzaileen gozamenerako bilaketa etengabea.

HARREMANETARAKO

Paseo Colón, 21
20002    Donostia-San Sebastián
943 27 28 02

Facebook Cava Nava