Casa Munoa bitxi-denda Donostian sortu zen, 1935ean. Parte Zaharrean dago, eta bere pieza propioak lantzen ditu.

Esperientzia eta tradizioa diseinuarekin eta modernotasunarekin konbinatuta, kalitate goreneko piezak sortzen dituzte, ongi egindako lanaren emaitza gisa.

Hiru belaunaldiren ondoren, Claudio Munoak, dendaren jabeak, su bidez lantzen ditu bitxiak, eta berak diseinatutakoak dira bertan egiten diren pieza guztiak. Artisau eran lantzen ditu, kalitate goreneko materialarekin, baina, horrez gain, perla hautatuak, urrezko kateak, antzinako bitxiak eta vintage estilokoak ere badituzte, baita bitxiak konpontzeko eta zaharberritzeko zerbitzua ere, erabiltzen ez diren piezak eguneratzeko.

HARREMANETARAKO

Aldamar, 28
20003   Donostia-San Sebastián
943 42 28 47

http://www.casamunoa.com/