Kafea eta tea dastatzearen artea da Cafés Panchito.
Mende oso bat baino gehiago darama saltoki honek kafea saltzen, belaunaldiz belaunaldi, gaur egun arte. Hautatutako kafe-mota guztiak txigortzen ditu, zapore biziena lortzeko.
Beraiek hautatutako kafe eta teen dastatzeetan, take away zerbitzuan eta salmentan oinarritzen da negozioa, kalitate gorena bermatuta. Gainera, enpresa gisa, produktuak merkaturatzeaz eta dastatzeak antolatzeaz arduratzen dira beren dendetan zein frankizietan, eta handizkako banaketa ere eskaintzen dute. Hauek dira beren lanaren oinarriak: berrikuntza, aniztasuna, kalitatearen bilaketa eta bezeroa orientatzea.