Arretaz hautatutako sasoiko bildumekin, emakumeentzako moda eskaintzen duen boutiquea da Beti Beauty.

Urtebete baino gutxiago behar izan du emakume gazte eta adin ertainekoen artean erreferentziazko boutique bilakatzeko Urnieta eta inguruetan.

Argi dago zeintzuk diren publikoa hain azkar maitemindu duten arrazoiak: adeitasuna, aholkularitza egokitua eta Sandra Gómezek sektoreari buruz duen ezagutza sakona. Hark sortu ditu BetiBeauty denda eta marka. Iaz kaleratu zuen lehen bilduma, eta aurten berritasun gehiago ekarriko ditu.

Gainera, dendako jantzi-bilduma etengabe berritzen ari denez, bisita bakoitzean berritasunak topatuko ditugu, dendan ez ezik, baita BetiBeautyren sare sozialetan ere. Halaber, sare sozialen bidez, modaren inguruko aholkuak ematen dizkie milaka jarraitzaileri.

HARREMANETARAKO

Plaza Etxeberri, 1
20130    Urnieta

943 00 52 37