Benegas lurrin-dendak 1908. urteaz geroztik irudikatzen du lurrinekiko eta edertasunarekiko benetako grina.
Ehun urte baino gehiago igaro dira denda honek Donostiako Garibai kalean ateak lehenengoz ireki zituenetik, eta oraindik ere egunez egun izkina berean jarraitzen du ateak irekitzen. Francisco Benegas jaunak eta haren emazte Justa Echeverria andreak sortu zuten Casa Benegas. Garai hartan, estilo ingeleseko bizartegia eta ile-apaindegia zen, eta lurrinei eta podologia-zerbitzuari eskainitako espazio bat ere bazuen. Aurrerago, 1970ean, negozioak aurrera jarraitu zuen haien ondorengoen eskutik.
Orduan, hurrengo belaunaldia Parisera joan zen estetika-arloko lanbide-heziketa jasotzera, nazioarteko enpresa onenetako batean. Donostiara itzuli zirenean, dendan lan egiten hasi ziren, eta estetika-kabinak irekitzeaz gain, lurrinetara bideratu zuten negozioa.
Gaur egun, familiako laugarren belaunaldiak lanean jarraitzen du, eskaintzan goi-mailako eta punta-puntako produktuak gehitzen eta bezeroei arreta paregabea ematen. Hala, lurrin-denda honek hiriko historiaren zati bat osatzen du.