Gizonen moda eskaintzen duen denda da Baobab, eta konpromiso handia du kontsumo arduratsuarekin.

Moda eta osagarriak saltzen dituen Tolosako denda original eta berezi honek nortasun handia du, eta xehetasunei arreta handia eskaintzen die. Berezko estiloa duen eskaintza proposatzeaz gain, Baobabek, guztiaren gainetik, kontsumo arduratsuaren alde egiten du.

Ardura soziala eta ingurumenarekiko kontzientzia erakusten du saltoki honek, eta material eta ehundura paregabeak lantzen dituen moda eskaintzen du. Baobaben lan guztian hainbat kontzeptu aurkituko ditugu, besteak beste, birziklapena, handmade, ekoizpen nazionala eta artisau erako lana, Euskal Herriko diseinatzaileen alde egiten den apustua ahaztu gabe. Tokiko ekonomia jasangarriaren aldeko apustu irmoa da Baobab.

HARREMANETARAKO

Calle Correo, 25
20400  Tolosa
943 25 94 33

Facebook Baobab