Tolosako denda honek 20 urtetik gora daramatza emakumeentzako moda eskaintzen eta estiloa zabaltzen.
Negozio berezia da BáB; moda da eragile nagusia, eta modarekiko grina nagusitu da hasieratik. Ez da esate hutsa, modaren inguruko jakin-nahiaren bidez erakusten baitute hori, eta arretaz eta kontu handiz hautatutako ehunak eta patroiak dira horren emaitza.
Joeren eta abangoardien inguruan duen interesagatik, eta total look kontzeptua modu berezian lantzeagatik nabarmentzen da BáB. Denda honetan beti aurkituko ditugu marka esklusiboak. Berezko nortasuna duen Tolosako denda honetan, moda, diseinua eta abangoardia batzen dira.