Audiologo protesikoen denda bat da Auditek, entzumenean eta ikasketan espezializatua.
Entzumen-zentro hau entzuteko zailtasunen prebentzioaz eta konponbideaz eta entzumenaren estimulazio neurosentsorialaz arduratzen da. Entzumenaz bere osotasunean arduratzen den lehen zentroa da, eta, horren barruan, entzumenaren estimulazio neurosentsorialerako baliatzen duen prozesua nabarmendu behar da: «Tomatis metodoa».
Auditeken ez dira soilik «belarriaz» arduratzen, «entzuteaz» ere arduratzen dira. Zer esan nahi du horrek? Bada, beren lanean ez dutela entzumen-organoa soilik kontuan hartzen, baizik eta entzumenaren prozesatzean ere etengabe lan egiten dutela.
Entzumen-zentro honek, kate baten mende ez dagoen Irungo zentro bakarrak, audiologia protesikorako punta-puntako marka nagusiak eskaintzen ditu, baita mantentze-zerbitzu bat ere, bezeroen entzumen-osasunarekin arduratzen baita une oro.