Lau belaunaldi igaro dira Arenzana biltegi paregabeak kortxoa, sokak eta deribatuak saltzen hasi zirenetik.

Almacenes Arenzana, 1900. urtean sortua, erreferente da Donostiako toki-merkataritzan. Lau belaunalditan zehar, toki hau berezia izan da, bai tokiarengatik beragatik, bai edukiagatik.

Hasieran, kortxoa saltzeagatik zen ezaguna, baina ehun urte hauetan eskaintza handituz joan da, bezeroen beharretara egokitzeko. Horretarako, produktuen bilduma handitu egin da soka, alfonbra, apaingarri eta bestelakoekin, bezero partikular zein enpresentzat.

Aldatu ez dena langileen grina da, betidanik inplikatu baitira bezeroari kasu bakoitzean konponbide hoberena eskaintzen, tratu paregabe, xume eta hurbilarekin. Horrenbestez, bezeroa beti egongo da itzultzeko prest. Laburbilduz, Ehun urteak bete dituen denda honetara gerturatu beharko luke oraindik bertan egon ez denak.

HARREMANETARAKO

Getaria Kalea, 14
20005    Donostia- San Sebastián

943 42 25 27

http://www.almacenesaranzana.es/