ZEBRA store & gallery-n ekoizpen propioko jantzi esklusiboak aurkituko ditugu, diseinua eta materialak ahalik eta zehatzen zainduz, irristatze kirolen zaleei horiek egiteko behar duten erosotasuna eta estiloa emanez. Markaren ibilbidea jarraitu daiteke 1999tik, nahiz eta 2015eko urrian ireki zituen ateak Irunen, Eliza kaleko 10. zenbakian. Baina 2017ko irailean, eboluzio-arrazoiak direla medio, negozioa egungo kokalekuaren pare-parean jarri zuten, Fermin Calbeton kale enblematikoko 6. zenbakiaren izkinan. Leku horretan arte gisa katalogatutako jantziak aurkituko dituzu, etengabe mugitzen ari diren artelanak dituzten paretekin konbinatuta. Ezin dugu alde batera utzi sinaduraren eslogan bihurtu dena; arropa guztiek duten «AS en la manga» nahastezina. Bihotzen AS bat, ezkerreko mahuka barruan ehundua, poltsiko sekretuko funtzioak egiteko kontu handiz diseinatua. Ez izan zalantzarik leku hau ezagutzeko eta eskaintzen duenaz gozatzeko.
Ikusi establezimenduaren barrualdea hemendik