Geltoki 1988an sortu zen, José Mari Pikabeak eta Carmen Echavek beren gozotegia irekitzea erabaki zutenean Donostiako Easo plazan (Easo kalea, 61). Horrela, beren buruetan bolo-bolo zebiltzan ideia berritzaile guztiak garatu ziren, bidaietan eta joaten ziren ikastaro guztietan jasotzen zuten guztitik sortzen zirenak. Familiako esperientzia luze batetik abiatuta, tradizioa eta berrikuntza bateratzen saiatzen da Geltoki, merkatuaren beharretara, aldaketetara eta bilakaerara etengabe egokituz. Gozogile artisauak dira, eta egunero egiten dituzte pastak, opilak eta pastelak denda berean dagoen lantegian. Hori dela eta, bezeroaren eskakizun guztietara egokitu daitezke, eta produktu bakoitza unean bertan egin dezakete, mimo eta xehetasun osoz. Ezkontzako tartak ere egiten dituzte, ospakizunetarako tartak, eta etxean bertan eta haiengan konfiantza duten jatetxe askotan banatzen dituzte. Ondarreta tarta, almendra irinarekin, gurinarekin eta almendra xerratuarekin egina, arrakasta handiko postrea da, eta denok probatu behar genuke! Geltokiren gosariak ere bereziak dira: bai gozokia, lantegian egindako opilarekin, bai gazia, ogi mota askorekin eta bakoitzak nahi duen bezala konbinatuta. Bezeroari arreta emateak, bere produktuen kalitateak, etengabeko berrikuntzak eta denda berean bere lantegia izateak saltoki berezia egiten du Geltoki. Geltoki konfiantzazko gozogilea da.
1932an sortu zen, sor litezkeen arazoak dituzten enpresei laguntzeko eta haien eskubide eta interesen babesa eta defentsa lortzeko helburuarekin.