Duela 25 urte eman zituzten lehen urratsak ongizatearen eta edertasunaren munduan. Harrezkero, gauza bat ez da aldatu: ilusioa. Lanean jarraitzeko ilusioa, ahalik eta zerbitzurik onena eskainiz LIRAINengan konfiantza jarri duten pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Helburu hori lortzeko, Lirain Estetika Zentroa taldeak teknologiarik aurreratuenari lotutako zerbitzu baten aldeko apustua egin du beti, giza faktorearen garrantzia ahaztu gabe. Hori dela eta, LIRAIN taldea osatzen duten zazpi profesionalak etengabeko prestakuntzan daude, merkatuko teknikarik berritzaileenak eskaini ahal izateko eta, horrela, beren zerbitzu guztietan emaitzarik onenak lortzeko. Horretarako, tratamendu guztiz pertsonalizatuak sortzen dituzte. Horregatik guztiagatik, Lirain Estetika Zentroa, bere 300 m2-ekin, inguruko zentrorik handiena eta aurreratuena bihurtu da, bere teknologia eta zerbitzuaren erreferentzia.