GNK enpresa txiki bat da, batez ere janaria, elikagaien salmentara dedikatzen dena, ahalik eta kalitate, hurbiltasun eta iraunkortasun handiena bilatuz. Bertako eta inguruko ekoizleen salmenta puntua da, non bezeroek ekoizleen eskutik zuzenean aurki ditzaketen elikagaiak.
Elikagaiez gain, lehen sektoreari lotutako produktuak ere aurkitzen ditugu, baita inguruko ekoizle eta nekazariek beraiek behar dituzten landareak, haziak, ongarriak eta abar.
Ordizian 100 urte baino gehiagoko historia du ezaugarri, bezeroari tratu oso pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskainiz. Bere bertuterik handiena ekoizleak zein bezeroak arreta eta kalitate handienarekin zaintzea da.