Candeluka Oñatin dago 2016az geroztik, estilo informala, sinplea baina “giro ona” irudikatzen, emakumeei zuzendua. Amets pertsonal gisa hasi zen marka propioa bakarrik saltzen zuen negozio moduan, iraunkortasunarekin, artisautzarekin eta marka nazionalarekin konprometitutako marka anitzeko denda izatera heldu da. Hori dela eta, bitxiak zein bere poltsak eta motxilak eskuz eginak dira ingurumena errespetatzen duten materialekin. Eta dendan sartu bezain pronto bertan arnasten den giro mediterraneoaz gozatu ahal izango dugu, bai bere dekorazioagatik, bai arropa eta osagarrien aukeraketagatik. Candelukaren funtsa bere bezeroek sentitzen duten erosotasunean datza. Gizonezkoen sektoretik, opari ezin hobea bilatzera datorrena, negozio honetara hurbiltzen den edozein emakumeraino, berehala konektatzen dira bere esentziarekin eta estilo lasai eta fidagarriarekin.