Zure eta zure familiaren babeslekua izango den espazio bakar bat diseinatzeko zure beharretan eta izateko moduan oinarritzen gara. Barnealdeen diseinuan eta birgaitzean espezialistak gara, hasierako proiektutik obra burutu arte espazioen eta altzarien diseinua barne hartzen dugu, eta gure esperientzia eskaintzen dugu zure etxearen banaketari eta dekorazioari ukitu pertsonala emateko. Etxebizitzak eraberritzen ditugu, eta dekorazio-proiektuak ere egiten ditugu, obrarik egin gabe, edo, besterik gabe, higiezinaren itxura hobetzen dugu, saltzeko eta/edo alokatzeko. Enpresei negozio edo bulego berriak irekitzen laguntzen diegu, obra-zuzendaritza eta barne-dekorazioa eginez, eta, era berean, lan-espazioak birgaitzea eta eraberritzea kudeatuz.