Lukas Gourmet-en istorioa gastronomiarekiko maitasun istorio bat da. Urrutitik datorren amodioa eta, adinarekin hobetzen den ardo ona bezala, denboraren poderioz letra larriz dauden MAITASUNA bihurtu da. Aspaldi pasa da 1983an enpresa hau sortu genuenetik (zein urrun dagoen!), baina gure hasierako konpromisoak bere horretan jarraitzen du: kultura gastronomikoa sustatzea kalitatezko produktuak eskainiz eta beti berritzaileak izaten saiatuz. Urteak daramatzagu probintzia, eskualde, nazio eta nazioarteko azoketan, ekitaldietan eta produktuen erakusketetan ezagutzen ditugun prestigio oneko marka hautatzen. Gure bezeroei gastronomiaren eta enologiaren azken joeren arabera aukeratutako produktuak eskaintzea gustatzen zaigu. Lehenengo Zarautzen (Gipuzkoa) gure jaioterrian negozio bat ireki genuen, baina 2005ean amets bat bete genuen. Establezimendu paregabea irekitzeko ametsa, Donostiakoa ez den beste kontzeptu batekin. Lau zerbitzu ezberdin eskaintzeko gunea: jatetxea, kafetegia, autozerbitzua eta enotaberna. Edozein gourmetentzako paradisua. Donostiako Benta Berri auzoan kokatutako hiru solairuko establezimendu honetan, gune gastronomiko bat sortzea lortu dugu, non, saltzeaz gain, produktu esklusiboak aurkeztu, irakatsi eta aholkatzen ditugun. Normalean, produktuen dastaketa, upategi ezberdinetako ardoen aurkezpena, sukaldaritza tematikoak, etab. Gure bezeroekin harremanetan egoteko aukera ematen diguten uneak gastronomiaz eta ardo onez gozatuz Gaur egun Don Serapio, Amara auzoan, Lukas Gourmet-en parte da. Tradizio handiko negozioa, betidanik kalitatezko lehengaien, artisautzako produktuen eta giza tratu pertsonalizatuaren aldeko apustua egin duena. Familian sartu den azken kidea Lukas María Cristina izan da, gure hiriguneko denda, María Cristina Hotel enblematikoaren eraikinean. Ezaugarri gaituzten kalitate aitortuko produktu gastronomikoez gain, espazio honetan Donostiako marka entzutetsuekin elkarlanean egindako opari dotoreak ere aurki ditzakezu. Adibidez: lurrinak, mahai-ontziak, poltsak, ilustrazioak, eskuz margotutako mahai-tresnak, etab. Ardo on baten usainak mozkortzen gaitu, gozogile ospetsuenek egindako txokolateekin urtzen gara, gazta onenen ñabardura guztiak dastatzen galtzen gara. Agian gauza bera gertatzen zaizue, horregatik gurekin topa egitera gonbidatzen zaituztegu. Hemen beste urte asko! Erosi gourmet produktuak linean
Ikusi establezimenduaren barrualdea hemendik