Argiki Iluminación Zumárragan kokatutako enpresa eta denda bat da.
1989an sortua, 30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu argiaren sektorean, bai apaingarri zein teknikoan, eta, oro har, instalazio elektrikoetan.
Argiztapen apaingarri eta teknikoen marken banatzaileak gara.
Gure berezitasuna bezeroarekiko hurbiltasuna da, beharren arabera pertsonalki aholkatzen dugu eta pertsonalizatutako proiektuak egiten ditugu.
Dekorazioko profesionalekin lan egiten dugu, hala nola, barne diseinatzaileak, arkitektoak…
Gure etorkizuneko erronka sektorearen bilakaeraren berri izaten jarraitzea eta gure bezeroarentzako zerbitzua hobetzea da.
Ezagut ezazu hemendik establezimenduaren barrualdea