San Martin merkatuan, Donostian, dagoen lore-denda dibertigarria da Mimiku.

Amalur eta Naroa gazteek –lagunartean «las mimis» deitzen diete– Engraxiri hartu zioten erreleboa, 2008an, eta lore-postu tradizional hura gaur egungo lore-denda bilakatu zuten.

Loreen sektorean adituak eta eskarmentudunak dira biak, eta freskotasuna eta naturaltasuna ematen diote negozioari. Bertan, bezeroarekin lan egiteaz gain, negozioaren irudia etengabe hobetzen dute erakusleihoaren bitartez, baina baita beren prestakuntza ere, norbere ezagutzak sakonduz, bezeroei proposamen berriak eta berrituak eskaintzeko.

HARREMANETARAKO

Urbieta Kalea, 9
20006    Donostia- San Sebastián

943 42 90 84

http://www.mimiku.es/