Kalitate goreneko larruki-denda da BOX San Sebastián, 1948tik Donostian finkatua.

Diseinu esklusiboko eta kalitate goreneko larruzko artikuluen ekoizpenarekin konpromisoa adierazten duten bi belaunaldi.

Artisautza, knowhow, berezitasuna, slow fashion eta Made in Spain zigilua dira Donostiako saltoki hau definitzen duten bost ezaugarriak. Saltokia, halaber, ezaguna da bere markako larruzko Premium produktuak diseinatzeagatik, egiteagatik eta merkaturatzeagatik.

Ezaugarri hauek nabarmentzen dira produktuetan: materialen kalitate gorena, sorkuntzen fidagarritasuna eta moldakortasuna eta diseinu zaindua eta jasangarria, ingurumena guztiz errespetatzen duena.

Slow fashion filosofia izan da betidanik bere jardueraren ardatza familia-enpresa honetan, larruzko produktu hoberenak ekoizteko konpromisoa hartu baitu, edozein erabileratarako diseinatuak, hondakinak ahalik eta gehien murriztuz eta ingurumenari beharrezko ez diren kalteak eragin gabe.

Donostiako bi dendetan, Europara zabaltzen den online dendan eta Japoniako 20 boutiquetan duen presentziaren bidez, larruzko produktu-sorta zabala eta askotarikoa eskaintzen du, kalitate gorenekoa eta % 100 Made in Spain.

Egindako ibilbideari esker, Donostiako Udalaren «Donostiako Singular Denda 2016» saria jaso du. Horrez gain, Gerardo González sorkuntza-zuzendaria ere saritu du Eusko Jaurlaritzak, «2016ko ibilbide profesional hoberenari» emandako merkataritza-sariarekin. Enpresaren berezitasuna eta tokiko inguruarekin duen konpromisoa nabarmenduak izan dira 100 comercios vascos con los que aprender liburuan parte hartzeko.

HARREMANETARAKO

Peñaflorida Kalea, 10
20004    Donostia- San Sebastián

943  42 14 26

http://www.boxsansebastian.com/