Altuna Harategia, ez da harategi soil bat, Tolosako historia biziaren zati bat ere bada.

José Martínek Tolosan bere lehen harategia ireki zuenean, duela ehun urte baino gehiago, ez zekien kalitatearen alde egin zuen apustuak eta produktuak gaur egun, oraindik ere, indarrean jarraituko zutela. Altunaz hitz egiten denean, familia, konfiantza eta bermea hitzak etortzen zaizkie gogora negozio honetako ateak igaro dituzten tolosar askori.

Gaur egun, harategi zaharberrituan, Felipe eta Patxi anaiek zuzentzen dute negozioa. Lanbidea izugarri maite dute, eta jaso dituzten sariek eta egindako prestakuntza-ikastaroek erakusten dutenez, adituak dira biak. Hala, gogor jarraitzen dute lanean, dendak ez dezan betiko nortasuna eta kalitatearekiko konpromisoa gal. Horretarako, abelburu onenak hautatzen eta dendan bertan produktu freskoak artisau eran egiten jarraitzen dute, manipulazioa eta kanpo-prozesatuak alde batera utzita.

HARREMANETARAKO

Correo kalea, 39
20400  Tolosa
943 67 14 14
https://www.altunaharakinak.com/

ESPEZIALITATEAK

Artisau- produktuak